Amigosdelciclismo.com - Txemi LLanoren argazki eraskusketa virtuala
   
  Amigosdelciclismo.com. Todo el ciclismo a un click Encuentra aquí lo que buscas:
Loading
 
Amigosdelciclismo.com tu página de inicioTu página de inicio Entra y participa en nuestro foro FORO Suscríbete a nuestra lista de correoLista de correo Suscríbete a nuestro boletín semanal gratuitoBoletín Su publicidad en Amigosdelciclismo.comPublicidad RSS Facebook
Triavip.es

Portada

Noticias

Artículos
Ciclismo urbano
El tiempo
Marchas
Material y bicicletas
Mecánica
Monográficos
Rutas y viajes

Carta abierta
Contactos
Mercadillo
Opina!

Perfils
DataBici


Golpedepedal

ConBici

¡Recibe nuestro boletín!






    Amigosdelciclismo.com > Argazkien erakusketa birtuala > Euskara

Txemi LLanoren argazki eraskusketa virtuala Amigosdelciclismo.com

IrudiAmigosdelciclismo.com weg gunekook atsegin handiz aurkezten dizuegu argazkilari profesional batek gure gunean egiten duen aurreneko erakusketa birtuala; are atsegin handiagoz kontuan hartzen badugu argazkilari hori Txemi Llano dela, esperientzia soberadun eta aparteko mailakoa, zeinaren lana nazioartean ezaguna baita. Aspalditik generabiltzan txirrindularitza arloko argazkilari baten lana sarera ekartzeko asmoa, batetik oso gauza berria zelako, eta bestetik, kalitate bikaineko argazkiak erakutsi nahi genizkiolako, erraz eta eragingarri erakutsi ere, jende guztiari. Beraz, erakusketa egitea proposatu genion Txemi Llanori, berehala eman zigun baietza eta lanean hasi zen gurekin batera. Lan horren emaitza dugu, hain zuzen, "Argazkien erakusketa birtuala" hau. Bertan, argazkiak ez ezik eta kirol soilaz gaindi, gizakiak, istorioak, gertazizunak dituzue ikusgai. Dudarik ez, guk erakusketa prestatzean beste gozatuko duzue zuek ere horri begira.


|Castellano | Biografia | Egilearen aurkezpena | Erakusketa birtuala | Lege oharra |

Biografia
Txemi Llano JOSE MIGUEL Txemi LLANO HERNAIZ
Barakaldo (Bizcaia) 1963

Txiki-txikitatik hartu zion gustua txirrindularitzari, bizikletak inguruko paisaiaren osagarri baitzituen: haren familia Barakaldoko Ciclos Baskonia dendaren jabe izanik, esan genezake etxean bertan izan ohi zituela eskualdeko txirrindulari eta ziklismozale guztiak, denda solas-leku eta elkar-gune hartuta. Garai batean, gainera, bere ziklismo taldea ere izan zuen Ciclos Baskoniak.
Aitak ziklismo federazioko hainbat kargutan jardun zuenez gero, gazte-gazterik hasi zitzaigun Txemi aitarekin batera joaten lehiaketak ikustera. Izan zuen, bada, eskualdeko hainbat txirrindulari ospetsuren hastapenak gertutik ezagutzeko aukera (Lejarreta, Gorospe, Etxabe, Gaston, etab.)


Txemi Llano Euskal Herriko Unibersitatean ikasi zuen Publizitateko lizentziatura. Argazkilari profesionala da 1987.etik aurrera. Dioenez, osaba batengandik etorri zitzaion zaletasuna, txikitan askotan ikusi baitzuen osaba zinema eta argazki kamerak erabiltzen. Baina Tintin-en komikiek ere zerikusi handia izan zuten argazkilari izateko deliberamenduan, pasio biziaz irakurtzen zituelarik buruari ematen hasi baitzen egunen batean erreportaje-egile abenturazale horietako bat izango zela. Unibertsitatean zebilela argazkilaritza zeukan denborapasa kutunena eta diru iturri ere bai. Urte haietan, dena den, txirrindularitzarekin zuen harremana zale hutsa izatean eta noizbehinka bizikletaz ibiltzean baino ez zetzan.

Irudi Ordutik aurrera Europako eta Estatu Batuetako hainbat argitalpenetan jardun du Txemik, batez ere txirrindularitza arlokoetan.
Unibertsitatean eman zuen azkeneko urtean ekin zion Espainiako Ciclismo a Fondo, aldizkarian lan egiteari. Garai hartan bizialdi laburrekoa zen artean aldizkaria, ziklismozale lagun talde baten negozio proiektu soila, baina hasia zen jada bilakatzen ezinbesteko erreferentzia bizikleta zaleentzat. Aldizkariak, hortaz, bi abantaila nagusi zeukan: batetik, Graham Watson-en argazki ikusgarriak zekartzan; eta bestetik, gaztelaniaz idatzia zen, garai hartan Miroir du Cyclisme, baitzen ziklismo zale zintzoek eskura zuten aldizkari bakarra. Ciclismo a Fondoren editore-eratzaileetako birekin (Iñaki Oria eta Ángel Toña) hitz egin ondoren, bada, enpresari atxiki zitzaion Txemi argazkilari legez, baina hasi berriko enpresa guztietan gertatu ohi den bezala, beste hainbatetan ere egokitu zitzaion jardutea: harpidetza kudeatu, telefono deiak hartu, postaz eta fakturez arduratu, etab. Aldizkarian agertu zituen aurreneko argazkiak Santillana del Mar-en (Kantabria) egindako elkarrizketa baten irudiak izan ziren; elkarrizketatua Alfonso Gutiérrez kantabriarra zen, garaiko esprinter espainiarrik onena. Ordutik aurrera, milaka bobina erabili ditu Txemik, ehunka lasterketa eta proba ikusi, txirrindulari belaunaldi bati baino gehiagori egin dizkio argazkiak eta, zer esanik ez, hamaika adiskide lortu ditu.

Llanok esku hartu du Miguel Induraini, Marinio Lejarretari, zikloturismoari eta kirol medikuntzari buruzko liburuetan. Halaber, erreportaje handiak egin ditu Europa, Amerika eta Australiako hainbat tokiren gainean. Bereganatu ditu argazkilaritza arloko mundu mailako sari garrantzitsu batzuk eta gaur egun nabarmen gailendu da publizitateko argazkilaritzan. Bere lanaz ari dela esaten digu kemenez beterik ekiten diola eguneroko zereginari, hastapenetan bezain gogotsu, batez ere ziklismo arloan baldin badihardu; horrela ez balitz, aspaldian utziko ziokeen eta beste ogibide bat izango zukeen, agian lasaiagoa baina zalantzarik gabe zirrara gutxiagokoa.

Txemi Llano Aiara-Herrin bizi da, Araban, toki benetan ederrean. Duela gutxi kaleratu du herriari buruzko liburua. Bertan hartzen du atseden munduan milaka kilometro egin ostean motor baten atzeko jezarlekuan, edo auto bateko sapaitik burua agertzen, kolore anitzeko sugearen artetik, lepoan hainbat kamera zintzilik daramala.

[Gora]
Egilearen aurkezpena

Amigosdelciclismo.com gunekoek aukera eskaini zidaten Ciclismo a Fondo aldizkarirako egin ditudan argazki batzuk erakusteko, eta arrazoi batengatik baino gehiagogatik ez dut aukera alferrik galdu nahi izan. Batetik, amigosdelciclismo.com gunekoek, ziklismo zaletasuna beste pizgarririk ez dutela, urteak eman dituztelako lan benetan polita egiten, zeinera, Interneti esker, esku hartu nahi duten guztiek ekar baitezakete intereseko zerbait, begiradazoa bota edo informazioa lortu besterik nahi ez badute behintzat. Denbora igaro ahala, ordea, jarduera handituz joan da eta gaur egun gunea ezinbesteko erreferentea da bizikletazaleentzat ez ezik, nabigatzaile hutsentzat ere bai.

Gauzak honela, susmatzekoa bada ere egunen batean argazkilari guztiok egingo dugula erakusketa birtualen bat, nik behintzat ez nuen horretarako asmo sendorik, Amigosdelciclismo.com gunekoek proposatu arte, noski. Horrela, bada, zaharraren hautsa kendu diet argazki batzuei, behin argitara emanda artxiboan, betsarean, gogoan eta bihotzean gorde ditudan horietako batzuei hain zuzen.

Dena dela, denboraren poderioz erakusketa aldatu egingo dut, argazki asko erakutsi nahi dizuet-eta. Baditut, esaterako, errepideko lehiaketetakoak, zikloturismo eta mendiko probetan eta bizikleten frogaldietan egindakoak, bidaietan egin ditudanak, etab. Den-denak gustuko ditudanez gero, espero dut etorkizunean batzuk kendu eta bezte batzuk erakutsiz joatea, norgehiagokak ez ezik, ziklismoaren alderdi ludikoagoak ikusi nahi izango dituzuelakoan, nik ere uste dudalarik nahikoa lehian gabiltzala eguneroko bizimoduan.

Ondo pasa....

Txemi Llano
jmllano [arroba] euskalnet [punto] net
2001eko ekaina

[Gora]
Erakusketa birtuala



Argazkia 01
Argazkia 02
Argazkia 03
Argazkia 04
Argazkia 05
Argazkia 06
Argazkia 07
Argazkia 08
Argazkia 09
Argazkia 10
Argazkia 11
Argazkia 12
Argazkia 13
Argazkia 14
Argazkia 15
Argazkia 16
Argazkia 17
Argazkia 18


 
© J.M. Llano
 

Argazkia 19
Argazkia 20
Argazkia 21
Argazkia 22
Argazkia 23
Argazkia 24
Argazkia 25
Argazkia 26
Argazkia 27
Argazkia 28
Argazkia 29
Argazkia 30
Argazkia 31
Argazkia 32
Argazkia 33
Argazkia 34
Argazkia 35
Argazkia 36


[Gora]
"Egilearen eskubideei" buruzko lege oharra

Egileak, copyright-aren titularra denez, aurretiko baimen idatzirik eman ezean, debekaturik dago haren lana zatiz edo osoz birsortzea, edozein bide (digital edo inprimatu) erabiliz, berdin diolarik birsortzeak helburu profesionala zein pertsonala izatea. Debeku hori urratzeak indarreko legeriak ezartzen dituen zigorrak edukiko ditu.



* Euskara itzulpena: Noemi Pastor

 
RECOMENDAMOS
Mammoth MTB
[ Garantía de confianza ]



NOTICIAS
Prueba Q-Rings. Si no te convencen te devolverán el dinero

Ya está en marcha la esperada VIII Maratón MTB Sierra Morena

Todo listo para el comienzo de las Mondraker Enduro Series 2012

Se amplía la campaña de rebajas hasta fin de febrero

El tomógrafo de Canyon empieza ya a dar resultados


[Ver más noticias]

MERCADILLO

Vendo pareja de ruedas Bontrager Xl

Se venden manetas de freno extralit

se vende cuadro de carbono alma con

[Entrar]

CONTACTOS

Hola, me gustaría conocer personas de mi ciudad para montar y...

Busco compañero/a para salir por...

¿Quiéres quedar para salir a montar? ¿buscas gente para viajar? ¿preguntar alguna duda?

[Entrar]

MATERIAL Y BICICLETAS
q10 de Quipplan. Estupendas bicis eléctricas que no lo parecen.
[Ver más reportajes]

MECÁNICA
'Tubelesiza' tus ruedas normales por poco dinero, en nueve pasos perfectamente explicados con imágenes. Blinda tus ruedas con el menor gasto posible.
[Ver más reportajes]

OPINA!
Últimas opiniones:


Decathlon Rockrider 6.3

Mavic Crossmax SL disc

Hutchinson Cobra Tubeless Ready 2.10

Maxxis Ignitor 2.00

GT Avalanche 3.0


[Opina!]

PRÓXIMAS MARCHAS

Estas son las próximas marchas cicloturistas a las que puedes acudir:

XV Marcha Cicloturista Valle de los Pedroches

V Marxa en BTT Capafonts - Capafonts

II Trofeo de Reyes

II Ruta/Competición Fuente de Cantos Motor-Skoda

Las Dehesas de Colmenar


[Entrar]

SOFTWARE GRATUITO

Utilízalo para generar perfiles GPS desde cualquier formato.

[Descargar]

Controla desde tu PC todos los datos de tus salidas en bicicleta.

[Descargar]
Triavip.es
  Su publicidad aquí | Contáctanos | Quiénes somos | Aviso legal
© Copyright 1996-2012, Amigosdelciclismo.com